Festa giro ederrak hartu du Loiola, San Jose Egunean

Uztarria.eus 2017ko mar. 19a, 15:34

Eguraldi ederra lagun, jendetza gerturatu da gaur, martxoak 19, San Jose Eguna, goiz eta eguerdi partean Loiolara, aurtengo sanjosetako egun nagusirako loiolatarrek prestatu duten egitarauaz gozatzera. 11:00etan hasita, txikienentzako puzgarriak eta poniak izan dira Loiolako basilikaren parean, eta 13:00etan tradizio bihurtu den asto lasterketaren txanda izan da. Aurtengoan, bost partaide lehiatu dira, eta lasterketa estuaren ostean, Aitor Segurola Artañola eta Tiro astoa izan dira azkarrenak. Bigarren sailkatu dira Aitor Agirrezabal eta Raikonen, hirugarren iritsi dira helmugara Unai Agirrezabal eta Sara, laugarren Aitzol Arregi eta Lia, eta azkenak iritsi dira Inixio Arregi eta Susana

Arratsaldean jarraituko du festak Loiolan, 17:30ean hasita, herri kirolen erakustaldiaren txanda izango baita.