Denis Elortzak eta Jakes Etxeberriak irabazi dute Loiolako festetako auto klasikoen argazki rallya

Uztarria.eus 2017ko mar. 19a, 12:15

Loiolako festetarako prestatutako egitarauaren barruan auto klasikoen argazki rallya egin zuten atzo, martxoak 18. Eguraldi ederra lagun, dozena inguru parte-hartzailek hartu zuten parte proban. 16:00etan abiatu ziren Loiolako santutegiaren aurretik. Azpeitia inguruko lekuak agertzen ziren argazki bilduma bat erakutsi zitzaien eta txoko horietan beren autoekin argazkiak atera behar izan zituzten. Azkartasuna ez zen aintzat hartu, kilometro kopurua baizik. Denis Elortzak eta Jakes Etxeberriak egin zituzten kilometro gutxien, beraz, haiek izan ziren aurtengo auto klasikoen argazki rallyko garaileak, bost kilometroren aldeagatik.