Iruñeako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Uztarria.eus 2017ko mar. 17a, 20:52

Hainbat lagunek elkarretaratzeta egin dute gaur, osteguna, joan den zapatuan Iruñean izandako atxiloketak salatzeko. Lau gazte atzeman zituen poliziak Iruñean, Errepresioari Autodefentsa dinamikak antolatutako manifestazioan. Horietatik hiru espetxean daude, eta bestea aske utzi zuten, adin txikikoa izanagatik.