Musika izan da protagonista 'Plazatarrak' egitasmoaren gaurko saioan

Uztarria.eus 2017ko mar. 17a, 20:25

Datozen asteetan musika landuko dute Plazatarrak egitasmoko saioetan,  Edukhazi-ren laguntzarekin. Ikasle talde batek sortutako ekimen kooperatiboa da Edukhazi.  Pedagogia musikala lantzen dute, akademietatik at dauden eta hezkuntza ez formalean oinarritutako tailerren bidez. 

Edukhazi-k eta Plazatarrak ekimenak elkarlanean antolatutako lehen tailerra izan da gaurkoa. 5 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu dute parte bertan. Datozen asteetan, beste bi tailer izango dira. Bata, 0 eta 5 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendua. Bestea, berriz, helduentzat izango da. Musika instrumentuak ezagutuko dituzte bertan.