Anestesia eta Legen Beltzaren kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko mar. 17a, 13:48

Anestesia taldea nongoa den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Zarautz da erantzun zuzena, eta Uxoa Izagirrek eta Ibai Aldalurrek sarrera bana irabazi dute.

Anestesia eta Legen Beltza taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, zapatua, 23:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Uxoa Izagirrek eta Ibai Aldalurrek.

Anestesia taldea nongoa zen asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzun zuzena Zarautz da. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.