'Ciudad de las estrellas. La La Land' filma izango da ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mar. 17a, 11:37

Asteburua iristearekin batera, zine eskaintzak hartuko du Soreasu antzokia. Aste honetan film bakarra izango da ikusgai datozen egunetan: Ciudad de las estrellas. La La Land. Hala, film emanaldi guztietan film hori izango da ikusgai. Bihar 22:00etan, igandean 16:30ean eta 17:30ean eta astelehenean 21:30ean emango dute filma, Soreasun.

La La land drama generoko film musikala da. Miak, aktore izan nahi duen gaztea, zerbitzaria da, baina bitarte horretan castingak egiten ditu, abeslari izateko. Sebastian, jazza egiten duen piano-jolea, taberna-zulo ilunetan musika jota bizi dena. Elkar maitemintzen dira, baina biek musika munduan handi izateko nahiek eta ametsek talka egiten dute, eta kolokan jartzen dute bien arteko harremana.