Bi asteburutan ospatuko dituzte sanjoseak Loiolan, bihar hasita

Uztarria.eus 2017ko mar. 16a, 19:06
Igande honetan, San Jose egunez, egingo dute aurten asto lasterketa. Argazkian, iazkoaren une bat.

VI. San Jose Mus Txapelketarekin hasiko dituzte festak ostiral gauean. Zapatuan, berriz, goizean mendi bizikleta irteera eta arratsaldean auto klasikoen argazki rallya izango dituzte. Eta igandean, San Jose egunez, asto lasterketa eta herri kirolak, besteak beste. Datorren asteko zapatuan bukatuko dira aurtengo sanjoseak, erromeriarekin.

Bihar, ostirala, hasiko dira aurtengo San Jose festak Loiolan. Asteburu honetan, jaira bitartean, egitarau betea izango dute loiolatarrek eta hara joaten direnek; baina sanjoseak ez dira bukatuko hurrengo asteburua arte, martxoaren 25ean ospatuko duten erromeria gauarekin.

VI. San Jose Mus Txapelketarekin hasiko dituzte festak bihar; 22:00etatik aurrera jokatuko da, Kiruri jatetxean. Zapatuan, berriz, aurten ez dute duatloirik izango, baina bai beste bi hitzordu: goizean mendi bizikleta irteera eta arratsaldean auto klasikoen argazki rallya. Igandean, San Jose egunez, eguerdi partean asto lasterketa izango da ekitaldi nagusia aurten ere, eta herri kirolak arratsaldean. Harri jasotzen ariko dira Jon Unanue Goenatxo III.a eta Aimar Irigoien, eta aizkoran Mikel Larrañaga eta Xabier Orbegozo Arria V.a; gainera, aizkora erakustaldi berezia egingo dute Aritz Azpiazu Arria VI.a eta Jose Ignacio Orbegozo Arria II.a biloba-aitona bikoteak.

Datorren asteko zapatuan bukatuko dira aurtengo sanjoseak, Elustondo anai-arreben musikarekin Kiruri jatetxean 21:00etan hasita ospatuko duten afari-erromeriarekin.

Egitaraua

Bihar, ostirala

  • 22:00. VI. San Jose Mus Txapelketa, Kiruri jatetxean.

Etzi, zapatua

  • 09:00. Mendi bizikleta irteera.
  • 16:00. Auto klasikoen argazki rallya.
    Ondoren. Afaria.

Martxoak 19, igandea, San Jose eguna

  • 11:00. Zezen txikiak eta poniak.
  • 13:00. Asto lasterketa.
  • 17:30. Herri kirol erakustaldia.
  • Egun osoan. Trikitilariak eta umeentzako jolasak eta puzgarriak.

Martxoak 25, zapatua

  • 21:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin, Kiruri jatetxean.