'Emakumeak bizirik eta libre' nahi dituztela aldarrikatu dute Azpeitiko ikasleek

Uztarria.eus 2017ko mar. 16a, 17:53

Aurten martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira herrian antolatutako egitasmoak gaur, osteguna, bukatuko dira, Beldur Barik-en erakusketaren azken egunarekin. Erakusketa horretan, Azpeitiko ikastetxe guztietako ikasleen lanak ikus daizteke. Baina ez da hori izan herriko ikasleek Martxoaren 8ari egin dioten ekarpen bakarra, eta horren erakusle da bideo hau. Ikastetxeetako autoantolaketa taldeek egin dute, Emakumeak bizirik eta libre mezua zabalduz. Martxoaren 8a eurentzat zer den galdetu diete ikasleek zenbait herritarri, eta Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatutako materialarekin argazkiak atera dituzte ikastetxe guztietako ikaskideek.