Iñigo Arregi: "Gure helburu nagusia da aurrekoek egindako lanarekin jarraitzea"

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 16a, 12:36
Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidente berria. (Julene Frantzesena)

Joan den ostiralean aurkeztu zuen Lagun Onakek zuzendaritza talde berria. Iñigo Arregi da klubaren lehendakaria, eta beste bost laguneko lantaldea izango du bidelagun aro berri honen hasieran.

Futbol klubeko ateizana izandakoa da Iñigo Arregi (Azpeitia, 1967) Lagun Onaken presidente berria. Kargua hartu berritan, zuzendaritza batzordearen xedea aurrekoen lanari segida ematea dela azaldu du. Iturbidetarra izanik, bihar hasiko diren Loiolako festen azken xehetasunak lotzeko lanetan murgilduta hartu du Hitza-k.

Aurreko taldeak 2015ean egin zuen zuzendaritza eskuz aldatzeko lehen saiakera. Bi urtera iritsi da aldaketa.

Zuzendaritza utzi nahi zuten, baina ez zuten erreleboa hartuko zuen jenderik bilatzen. Horregatik erabaki zuten beste urtebetez jarraitzea. Urriko bazkideen batzarraren ostean beste saiakera bat egin zuten, jendeari galdetuz-eta. Taldetxo bat elkartu ginen, eta horrela etorri da erreleboa. Ikusten zen zuzendaritza pixka bat nekatuta zegoela jada, eta laguntze aldera hartu dugu kargua.

Lehengoarekin alderatuta, zuzendaritza talde txikia osatu duzue. Taldea handitzerik aurreikusten al duzue?

Sei lagunek osatzen dugu batzordea, eta pertsona bat kontratatu dugu klubean lan egin dezan. Lan pila bat sortzen da, eta ikusten genuen Lagun Onak gisako talde batek, boluntarioez gain, behar zuela langile bat; izan ere, egunero hainbat lan dago egiteko. Jende askok esan digu laguntzeko prest dagoela, baina konpromisorik ez duela nahi hartu. Eta normala ere bada, ordu asko eskatzen baitu. Halere, beste pare bat lagun batzea nahi dugu. Emakumeak ere falta dira zuzendaritza taldean, eta nahi duguna da horiek animatzea. Zaila dago, baina aurreko zuzendaritzan baziren emakumeak, eta orain ere egon behar dutela uste dugu. Momentuz, ez dugu lortu, baina taldea irekita dago.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.