Iruñeko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Uztarria.eus 2017ko mar. 16a, 11:58

Joan den zapatuan, martxoaren 11n, errepresioaren aurkako manifestazioa egin zuten Iruñean, Errepresioari Autodefentsa dinamikak deituta. Mobilizazioan istiluak izan ziren, eta ondorioz, lau gazte atzeman zituen poliziak. Horietatik hiru espetxera eraman ziztuzten, eta bestea aske utzi zuten, adin txikikoa izanagatik. Kasua Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du epaileak. Espetxean dauden hiru gazte horien atxiloketak salatzeko eta horien askatasuna eskatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan, eta baita Azpeitian ere. Hala, bihar, ostirala, elkarretaratzea egingo dute plazan, 19:00etan hasita. 

Hemen, elkarretaratzearen deitzaileen oharra:

Azken aldian eman diren errepresio kasuak direla eta (Altsasu, Gazteak Kalean…) hainbat eragilek errepresioaren aurkako jardunaldiak antolatu zituzten. Hilabete bat iraun zuten gutxigorabehera jardunaldiek, eta horiei amaiera emateko Iruñean manifestazioa deitu zen larunbatean, martxoaren 11n. Manifestazio horretan istiluak izan ziren polizien kargen ondorioz, baita lau atxilotu ere. Atxilotuetako bat adin txikikoa izateagatik aske dagoen bitartean, beste hiruek espetxean jarraitzen dute, terrorismo delitua egotzita. Eraso hau ezin dugu modu isolatu batean ulertu, estatuaren jardun errepresiboa etengabekoa da, ikusi besterik ez dago orain del a hilabete batzuk Altsasun gertatua. Errepresio politika honek statu quoa mantentzea baino ez du helburu, berau zalantzan jartzen duten dinamikak erasotuz. Azpeititik babesa adierazi nahi diegu atxilotuak izan ziren 4 gazteei, eta beraien baldintzagabeko askatasuna aldarrikatzen dutu. Errepresiorik ez! Atxilotuak askatu!