'St Patrick's Day' ospatuko dute ostiralean Zulo Zabal elkartean, thePotes taldearen kontzertuarekin

Uztarria.eus 2017ko mar. 15a, 12:04

St Patrick's Day Irlandako festa eguna aitzaki hartuta, ostiralean, martxoaren 17an, kontzertu akustikoa izango da Zulo Zabal elkartean. Arrasateko thePotes taldeak eskainiko du zuzenekoa, eta edonor hurbil daiteke bertara, doan.

Zulo Zabaleko kideek aurreratu dutenez, festari 20:30ak aldera emango diote hasiera, elkartean egingo duten afariarekin. Bertaratu nahi duen edonork har dezake parte, baina aurrez eman behar da izena afarirako, 20 euro ordainduta. Behin sabelak beteta, 22:30ak aldera hasiko thePotesen kontzertua.

Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte ostiraleko festan parte hartzera eta "lagunarte jatorrean eta giro goxoan, festaz gozatzera".