Beldur Barik egitasmoaren erakusketa ikusgai da etzi arte

Uztarria.eus 2017ko mar. 14a, 19:50

Aurreko astean ikastetxeetan erakutsi ondoren, Beldur Barik egitasmoaren barruan Martxoaren 8aren bueltan antolatutako erakusketa udal areto berrian ikusgai da joan den ostiraletik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeek elkarlanean bultzatuta, indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da Beldur Barik. Azpeitiko ikastetxe guztietan ari dira lantzen, eta ikasgeletan osatutako lanekin atondu dute orain herritar guztiek ikus dezaketen erakusketa. Etzi, martxoak 16, bukatuko da; 18:00etatik 20:00etara bisita daiteke.