Oier Lazkano txapeldun, XXXVI. San Jose txirrindularitza sarian

Uztarria.eus 2017ko mar. 13a, 14:22

Jubenil mailako XXXVI. San Jose Saria jokatu zen atzo, igandea, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, eta Oier Lazkano txirrindularia (Elproex-Iturribero) izan zen helmugara iristen lehena. Proba osoan zehar aurrena joan zen Lazkano, eta hala amaitu zuen lasterketa. Bigarren sailkatu zen Luken Carbayeda (Bazpi) eta hirugarren, berriz, Jon Astigarraga (Ciclos Iturriaga).

Guztira, 163 txirrindularik hartu zuten parte proban, eta honako ibilbidea osatu behar izan zuten: Azpeitia-Iraeta-Loiola (tarteko helmuga eta harbidea)-Iraeta-Loiola (tarteko helmuga eta harbidea)Benta berri-Etumeta-Iraeta-Azpeitia. Sariketaren kronika osorik, Lagun Onak Txirrindulari Elkartearen webgunean

XXXVII. Azpeitia Saria, igandean

Datorren iganderako, martxoaren 19rako, kadete mailako XXXVII. Azpeitia Saria antolatu du Lagun Onakek. Proba hori 16:00etan hasiko da, anbulatorio aurretik. (Argazkia: Lagun Onak Txirrindulari Elkartea).