Aitor Zubillaga: "Droga bat bezalakoa da niretzat korrika egitea"

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 9a, 14:04
Aitor Zubillaga. (Ihintza Elustondo)

Azpeitiko eta Azkoitiko Xeye atletismo taldeak pistako denboraldia amaitu berri du, eta taldeko bi atletak emaitza onak lortu dituzte. Pistako 60 metroko proban, Euskadiko eta Gipuzkoako junior mailako txapelketa irabazi du Zubillagak.

Pistako 60 metroko proban, Euskadiko eta Gipuzkoako junior mailako txapelduna da Aitor Zubillaga (Azpeitia, 1999). Horrez gain, Espainiako txapelketan hamargarren postuan sailkatu da.

Pozik egongo zara, ezta?

Beharko gustura egon; batez ere, Espainiako txapelketan lortutakoarekin. Euskadiko txapelketa lehen aldiz irabazi dut, baina denboraldi honetan aurreikusten nuen irabaziko nuela. Espainiakora, izatez, disfrutatzera joan behar nuen, baina, azkenean, gauzak ondo atera dira. Gustura nago; inork ez zuen espero halako emaitzak lortuko nituenik.

Nola entrenatzen zara?

Azpeitian pistarik ez dugunez, kanpora joan behar izaten dut: Elgoibarrera edo Donostiara. Hurrengo urtean, Donostian entrenatuko dut beti, han hasiko bainaiz ikasten.

Astean zenbat aldiz entrenatzen zara?

Aste normal batean, sei egunetan-edo, eta beste batzuetan, zazpi aldiz ere bai. Gogoa izanez gero, beti dago zerbait egiteko.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.