Nuarben oinezkoentzako pasabide berria egiten ari dira

Uztarria.eus 2017ko mar. 9a, 18:15

Bertakoen eskaerei erantzunez, oinezkoentzako pasabide berria egiten ari da Udala Nuarben. "Pasabide horrekin, auzoko espaloiei jarraipena ematea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea dira helburu nagusiak", azaldu dute arduradunek. Elizako zimitorioa baliatuko dute pasabidea egiteko, alde banatan pasoak irekita (argazkian); zimitoria itxia zenez, orain arte oinezkoek bidetik joan beste aukerarik ez zuten tarte horretan. "Herritar guztien irisgarritasuna bermatzea eta gune babestu bat eraikitzea ere izan da asmoa", gaineratu du Udalak. 20.000 euro inguruko aurrekontua du obrak, eta datozen egunetan bukatuko dute.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)