Azkue enpresa bisitatu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko mar. 7a, 19:09

Azkue enpresara bisita egin dute Azpeitiko Udaleko ordezkariek. Eneko Etxeberria alkateak eta Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziek "enpresaren eta Udalaren arteko harremanak sakontzeko aukerak landu" dituzte bisita horretan, Udalak zabaldutako oharraren arabera. "Enpresak dituen arazoak eta erronkak ezagututa, Udalak eskaintzen dituen baliabideen berri" eman diete arduradunei. 2015eko udaberrian hasi zen Azkue SL enpresaren ibilbidea, 2012an ateak itxi zituen Azcue y Cia-ren lekukoa jasota; 40 beharginetik gora ari dira gaur han lanean. Argazkian, Udaleko eta enpresako ordezkariak, tailerrera egin duten bisitaren une batean.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)