Erniarraitz 4 taldeak ezin izan du garaipena eskuratu herrian jokatutako aurreneko kanporaketan

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-03-07 09:13

Aitor Salegik, Oier Etxeberriak eta Jon Ander Iriondok 17-7 galdu zuten Tolosaldeko 26+ taldearen aurka, Sanagustinen jokatutako Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren kanporaketan.

Erniarraitz 4 taldeko kideak eta 26+ taldeko bertsolariak. (Ataria.eus)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Joan den ostiralean, martxoaren 3an, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen faseko kanporaketa jokatu zuen Erniarraitz 4 taldeak Tolosaldeko 26+ taldearen aurka, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun bertaratu zen kulturgunera bertso saioa ikustera, baina etxekoek ezin izan zuten saioa markagailuan aurretik amaitu. Izan ere, 17 eta 7 nagusitu ziren Tolosaldeko Txomin Azpiroz, Iñigo Gorostarzu Etxorde eta Adur Gorostidi bertsolariak. Erniarraitzeko taldean, berriz, Aitor Salegi, Oier Etxeberria eta Jon Ander Iriondo aritu ziren kantuan, eta gai-jartzaile lanetan aritzeaz Ane Iriondo azpeitiarra arduratu zen.

Saioa hasi aurretik afaria egin zuten Sanagustinen, eta guztira 100 bat bertsozale elkartu ziren kulturgunean.

38 talde ari dira lehian Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan, eta finala Azpeitian jokatuko da, maiatzaren 27an.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa