Kamioia espaloian, obrak direla eta

Uztarria.eus 2017ko mar. 7a, 10:35

Herritar batek kexa moduan helarazitako irudia da honakoa. Argazkian ageri den kamioia zezen plaza aurreko espaloi gainean aparkatuta egoten dela salatu du argazkia helarazi duen herritarrak, eta oinezkoei bidea oztopatzen diela esan du. Horrez gain, azaldu du, inguru horretan egiten ari diren obrak direla eta aparkatzen dutela kamioia zezen plaza aurrean, astegunetan. Obra horiek Artzubia etorbidea bizikletentzat egokitzeko proiektuaren barruan kokatzen dira.