Pedro Luengoren 'matrikulak' Sanagustin kulturgunean ikusgai

Uztarria.eus 2017ko mar. 6a, 19:47

Pedro Luengo azpeitiarraren margolanekin erakusketa berria ireki zuten Sanagustin kulturgunean joan den ostiralean. Matrikulak 2 izena eman dio Luengok hamaika lanekin osatu duen erakusketari; 2014an leku berean aurkeztu zuen Matrikulak-en jarraipena edo bigarren zatia da. Hilaren 17a arte ikus daitezke azpeitiarraren lanak Sanagustinen.