Maddi Esnaolak zilarrezko domina eskuratu du estetikako SpainSkills txapelketan

Uztarria.eus 2017ko mar. 6a, 10:57

Joan den zapatuan, hilaren 4an, jokatu zen SpainSkills 2017 txapelketa Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Maddi Esnaola azpeitiarrak. Zarauzko Monte Albertiako ikaslea da Esnaola, eta SpainSkills-eko estetikako proban zilarrezko domina irabazita itzuli da herrira.

(Argazkia: Monte Albertia)