Atutxa II eta Mugerza II nagusi, Urrezko Aizkora Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko mar. 5a, 15:03

Aitzol Atutxak, Atutxa II.ak, eta Ugaitz Mugerza, Mugerza II.ak irabazi dute Eusko Label Txapelketako Urrezko Aizkorako Finala. Izarraitz pilotalekuan jokatu dira urrezko eta gazte mailako aizkora finalak, eta frontoiko harmailak jendez bete dira. Laugarren urtez jarraian, Atutxa II.ak eta Mugerza II.ak jantzi dute berriz ere urrezko aizkorako txapela, eta 29 minutu eta 24 segundo behar izan dituzte lanak bukatzeko. Iker Vicentek eta Ruben Saralegik, berriz, 58 segundo gehiago behar izan dituzte, eta Joseba Otaegik eta Xabier Orbegozo Arria V.ak, berriz, 30 minutu eta 39 segundo behar izan dituzte. 30 enbor moztu dituzte guztira, bost modalitatetan. 

Gazte mailan, berriz, Beizamako Eneko Otañok eta Josean Etxebarriak jantzi dute txapela. 11 minutu eta 7 segundo behar izan dituzte hamabi mozketa egiteko.

Jarraian, gaurko finaleko argazki batzuk.