'Cincuenta sombras mas oscuras' eta 'Teresa eta Galtzagorri' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mar. 3a, 12:14

Karnabaletan izandako zine etenaldiaren ostean, datorren asteburuan itzuliko da zine eskaintza Soreasura. Bihar, zapatua, Cincuenta sombras mas oscuras filma emango dute 22:00etan. Igandean, berriz, Euskal Herrian ekoiztutako Teresa eta Galtzagorri filma eskainiko dute gaztetxoei zuzenduta 16:30ean, eta 19:30ean Cincuenta sombras mas oscuras pelikula botako dute.Astelehenean, ikusleen eguneanCincuenta sombras mas oscuras eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.

Cincuenta sombras mas oscuras drama generoko filma da. Christian Greyk Anastasia Steelerekin itzuli nahi du, baina harek hori gerta aurretik hitzartze berri bat eskatzen dio. Dena ongi doala dirudienean, Greyk iraganean harremanak izandako hainbat emakume tartean sartuko dira. 50 sombras de Grey filmaren jarraipena da.

Teresa eta Galtzagorri Euskal Herrian ekoiztutako animaziozko filma da. Iratxoek udaberria ekartzen dute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta VLADek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko. Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska.