Adineko emakumeen egoeraz, bihar solasaldia

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 1a, 18:00
Marian Esnaola. (Urola Kostako Hitza)

Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan gai hartuta mahai-ingurua egingo dute ostegunean, 16:30ean, Baigera Ieko hitzaldi aretoan, Baigerak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako egitarauaren barruan.

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Azpeitiko Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako: biharko adineko emakumeen egoeraz mahai-ingurua eta hilaren 6rako Sufragistas filmaren emanaldia.

Bihar, osteguna, Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan gai hartuta mahai-ingurua egingo dute, 16:30ean, Baigera Ieko hitzaldi aretoan. Solasaldian parte hartuko dute Mariarro Alberdi Azpeitiko Udaleko adinekoen teknikariak eta Marian Esnaola Duintasuna Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsionisten elkarteko kideak. Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, berriz, moderatzaile ariko da.

Mariarro Alberdik Azpeitiko datuak eta gaur egungo egoeraren berri emango du solasaldian. Horrez gain, udalean egiten duten lanaren eta dituzten zerbitzuen berri ere emango du.

"Emakumeak, pobreagoak"

Duintasunako kide Marian Esnaolak, berriz, haien elkartean hitz egin eta aldarrikatzen dutenaz jardungo du. "Duintasuna elkartean askotan hitz egiten dugu emakumeen bizi kalitateaz eta egoeraz. Esan beharra dago, gizonen egoerarekin alderatuta, orokorrean emakumeena okerragoa dela. Hor arazoak daude. Eta zergatik gaude emakumeak okerrago? Zergatiak du garrantzia, eta horretaz hitz egin behar da", azaldu du Esnaolak.

Irakurri albiste osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.