Karnabalak 2017

Urrestillan ere gozatu dute mozorro festaz

Uztarria.eus 2017ko mar. 1a, 10:17

Pailazoak, piratak, bakeroak, mimoak, margolariak... detenarik izan zen atzo, asteartea, Txikuri pilotalekuan. Izan ere, atzo arratsaldean ospatu zituzten karnabalak Urrestilan. Eguraldiari aurre eginda, giro ederrean gozatu zuten festaz dozenaka lagunek. Urtero bezala, aurrena txokolatada egin zuten eta behin sabelak beteta, askaria eta jolasak egin zituzten, musika lagun. Arratsalde ederra pasata, hurrengo urtera arte agurtu dituzte karnabalak Urrestillan ere.