Karnabalak 2017

Uztarriaren erredakziora egin dute bisita gaupaseroek

Uztarria.eus 2017ko ots. 28a, 16:07

Astelehen karnabalean hasitako parrandak ez du etenik herriko gaupasero kuadrilla honentzat. Eguna argituta ere poteoan jarraitu dute, eta urtero legez, hutsik egin gabe Hitzaren eta Uztarriaren erredakziora egin dute bisita. Erredakzioan musika jarrita dantzan aritu dira, eta taldeko argazkia atera dute atarian. Aurten, gainera, gaupaseroen Fenardo musika karroak bost urte bete ditu.

Ikusi hemen erredakzioan grabatutako gaupaseroen bideoa. (Argazkia eta bideoa: Ihintza Elustondo)