Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera izango da hurrengo astetik aurrera

Uztarria.eus 2017ko ots. 24a, 13:39

Azken urteetan egin bezala, Nafarroako Erriberan ekoitzitako Errigora olioa herrian eskatzeko aukera eskainiko du Elkar-ekinek hurrengo astetik aurrera. Iaz bezala, oliba olio konbentzionala edo ekologikoa eskatu ahal izango da. Aurten, gainera, olioa ez ezik kontserbak eskatzeko aukera ere izango da. 

Datorren astean jakinaraziko du Elkar-ekinek eskaera egiteko lekuen zerrenda, Uztarria.eus-en.