Gatibuk maiatzaren 13an Azpeitian eskainiko duen kontzerturako 100 sarrera jarri dituzte salgai gaur, otsailak 24, Sanagustin kulturgunean. Iazko azaroan jarri zituzten eskuragarri maiatzeko kontzerturako sarrerak, eta izandako eskaria ikusita, beste 100 sarrera jarri dituzte salgai kulturgunean. Sanagustinen ez ezik, sarrerak kulturaz.eus webgunean ere eros daitezke.
Talde bizkaitarra Aske maitte, aske bizi disko berriaren aurkezpen biraren barruan izango da Azpeitian. Sanagustinekoa da orain arte iragarritako kontzertuen artean Gipuzkoan eskainiko duten bakarra.