Bandak karnabaletako musika atera du kalera Ostegun Gizenez

Uztarria.eus 2017ko ots. 23a, 20:43

Azpeitiko Karnabal festak bihar iluntzera arte hasiko ez diren arren, gaur bertan izan dira Ostegun Gizen modu berezian ospatu duten herritarrak. Udal Musika Bandak, esate baterako, osteguneroko pintxo poteari inauteri ukitua eman nahi izan dio. Batzuk arropa 'normalekin' eta beste batzuk mozorroekin, karnabaletako doinuak barreiatzera irten dira kalera. Argazkian, kalejiraren hasierako uneak, Erdikale barrenetik gora.