Joan den otsailaren 13an, Aitor Zubizarreta azpeitiar saskibaloi jokalaria omendu zuten Boisen (Idaho, AEB) ospatu zuten euskal gauaren barruan. Horren harira, Azpeitiko Udalak David Bieter Boiseko alkate euskaldunarekin hitzordua lortu du, eta aste honetan joan dira hitzordura Aitor Zubizarreta eta haren aita Jose Luis Zubizarreta, Azpeitiko Udalaren ordezkari bezala. Boiseko alkateari Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak Udalaren izenean bidalitako gutuna eta Azpeitiko oroigarria eman dizkiote aita-semeek. Gutunean, besteak beste, Azpeitira etortzeko gonbita luzatu dio Etxeberriak Boiseko alkateari.