Arantzazu Maiz: "Japonia urrun dago, eta ez nekien rakugoek hemen graziarik egingo zuten"

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 22a, 14:36
Arantzazu Maiz, eskubian. (Hitza)

Hiru azpeitiarrek helduei zuzendutako Japoniako rakugo emanaldia eskainiko dute gaur Aizarnako Kultur Etxean, 20:30ean hasita. Urola Kostan beste hainbat emanaldi ere eskainiko dituzte. Arantzazu Maiz (Azpeitia, 1976) da rakugolarietako bat. Harekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

Ez dakienari nola azalduko zenioke zer den rakugoa?

Japoniako ahozko tradizioko genero bat da. Ahoz aho trasmititu diren narrazio, ipuin edo kontaketa zaharrak dira. Barre eginarazten dute horiek, eta orain dela 400 bat urte sortu ziren. Rakugoka izeneko kontalari profesionalek eskaintzen dituzte kontakizunak. Gaur egun ere bizirik dagoen tradizioa da, eta antzoki berezi batzuetan egiten dira rakugo saioak.

Nolakoak dira emanaldiak?

Kontakizun xelebreak izaten dira rakugo emanaldietakoak. Istorioek bukaeran puntu graziosoa dute, eta kontaketa bakoitza 15-20 minutukoa izaten da. Normalean, hiru istorio kontatzen ditugu. Helduei zuzendutako kontakizunak dira izatez, baina 8-9 urteko gaztetxoek ere jarrai ditzakete.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean