Miren Gorrotxategi, 111 Akademiaren Saria jasotzeko finalisten artean

Uztarria.eus 2017ko ots. 21a, 14:10
Miren Gorrotxategi.

Orain, bigarren fasea abiatuko dute akademiakideek, eta martxoaren 16ra bitartean eman ahal izango dituzte euren bozak. 111 Akademiaren Sariaren irabazlea apirilaren bukaeran jakinaraziko dute. 

2016. urteko 111 Akademiaren Sarirako lehenengo bozketa egin du 111 Akademiak, eta botorik gehien jaso dituzten obren artean dago Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 Ezkil eleberria.

Bigarren fasean, akademiakideek martxoaren 16ra bitartean izango dute botoa emateko aukera, eta libururen batek botoen %40a lortuko balu, hark irabaziko luke saria. Hala izan ezean, bi liburu bozkatuenak finalera pasatuko lirateke. Apirilaren amaieran jakinaraziko dute nork jasoko duen 2016ko 111 Akademiaren Saria.