Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Nerea Odriozolari eta Jorge Del Cidi elkarrizketa

Uztarria.eus 2017ko ots. 21a, 12:49

Martxoaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Jorge del Cid auto gidariari eta haren kopilotu Nerea Odriozolari egindako elkarrizketa kaleratuko du Uztarriak. Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketan azpitxapeldun izan ziren auto gidaria eta kopilotua 2016an. Lagunek egindako opari batetik abiatu zen beraien istorioa, eta besteak beste, euren hastapenen inguruan eta orain arteko ibilbidean bizitako esperientziez hitz egin dute Uztarriarekin.