Errefuxiatuen gaia landuko duen lan-taldea osatzeko lehen bilkura izango da bihar, Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2017ko ots. 21a, 09:58
Joan den astean, Greziako errefuxiatuen egoeraren inguruko hitzaldia eskaini zuten BegoƱa Huarte eta Amaiur Martinez ekintzaileek Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekinek antolatuta. Solasaldia \"arrakastatsua\" izan zela esan dute antolatzaileek, eta orai euren helburua da Azpeitian errefuxiatuen gaia landuko duen lan-taldea osatzea.\ Horretarako, bilkura ireki bat deitu du Elkar-ekinek, biharko. Batzarra Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.\ \ \"Herrian gaiaren inguruko kezka egon badagoela agerikoa da, beraz kezka hau antolatu eta ekimenak egiteko zein aukera dagoen ikusi nahi dugu\", adierazi du Elkar-ekinek. Hala, gaiaren inguruan interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte biharko batzarrean parte hartzera.