Karnabalak 2017

Josi eta josi, elegante egoteko

Uztarria.eus 2017ko ots. 20a, 20:38

Karnabal usaina duela egun batzuetatik nabari bada ere, hilabeteak dira herriko hainbat jostun Elegante Egunerako trajeak egiten hasi zirenetik. Jostun horietako bi dira Maite Ostra eta Tere Ezeiza. Haientzat egun eta ordu askoko kontua da azpeitiarrek urtean egun batez janzten dituzten jantziak egitea. Urteak aurrera doazen heinean diseinuen estiloak aldatu direla diote biek, baina eskariak ez direla gelditu esan dute. Euren etxeetan dute jostundegia Ostrak eta Ezeizak, eta bertan hartu dute Uztarria.eus.