Karnabalak 2017

Jabier Bergara omendu dute Udal Musika Bandaren karnabaletako kontzertuan

Uztarria.eus 2017ko ots. 20a, 11:23

Karnabal giroan murgiltzeko, urteroko inauterietako kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, Udal Musika Bandak, Sanagustin kulturgunean, 13:00etan hasita. Musika bandaren karnabaletako abestiak entzuteaz gain, Azpeitiko Argazki Elkarteak urteetan zehar inauterietan ateratako argazkien proiekzioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek.

Musika eta argazkietarako ez ezik, omenaldirako tartea ere izan zen. Jabier Bergara bandakidea omendu zute atzoko zuzenekoan, San Sebastian egunean 65 urte bete baitziren Bergara bandakide denetik, eta egindako lana aitortu nahi izan zioten atzo. Hala, Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak oroigarri bat eman zion Bergarari, kulturgunera bertaratu ziren herritar guztien txalo artean.

Atzoko kontzertuko irudi gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean.