'Vivir de noche' eta 'Ballerina' ikusgai, gaurtik astelehenera, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko ots. 18a, 14:06

Asteburua iristearekin batera iritsi da asteroko zine eskaintza, eta gaur, zapatua, hasi eta astelehenera bitartean Vivir de noche eta Ballerina filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Gaur 22:00etan hasita Vivir de noche izango da ikusgai. Bihar, aldiz, Ballerina eskainiko dute 16:30etik aurrera eta 19:30ean Vivir de noche izango da ikusgai. Astelehenean, ikusleeen egunean, Vivir de noche eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.