Fuel Fandangoren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko ots. 17a, 12:39
Fuel Fandango.

Aurora albuma taldearen zenbatgarrena den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Izaskun Uzinek eta Jose Angel Iriondok sarrera bana irabazi dute.

Fuel Fandangok kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, 23:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Izaskun Uzinek eta Jose Angel Iriondok.

Aurora albuma Fuel Fandango taldearen zenbatgarrena den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Laster saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da Uztarria, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.