Cristina Manjon 'Nita', Fuel Fandango: "Denborarekin geure zigilua sortzen ari gara"

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 16a, 12:32
Fuel Fandango.

Hirugarren lana kaleratuta, Aurora Winter Tourren murgilduta dabil Fuel Fandango bikotea. Zapatuan Sanagustin kulturgunean izango dira. 'Nita'-k dio jendeak beraiekin "gozatzea" espero duela.

Cristina Manjon Nitak eta Alejandro Acosta Alek osatzen dute Fuel Fandango bikotea. Duela bederatzi urte Cordoban (Andaluzia, Espainia) ezagutu ostean hasi ziren musikan lehen urratsak egiten. Aurora Winter Tourren murgilduta dabiltza, eta zapatuan Azpeitian egingo dute geldialdia. Sanagustin kulturgunean ariko dira, 23:00etan hasita. Nitak dioenez, Fuel Fandango da "makinen, elektronikaren eta sustraietatik ateratzen den musikaren nahasketa".

Aurora izena du zuen hirugarren diskoak. Egunsentiko argia islatu nahi izan al duzue lan horretan?

Bai, Aurora oso lan argitsua eta positiboa da. Horrelako lan bat egiteko gogoa genuen. Egin nahi genuen batzuetan hain iluna den mundu honi argi pixka bat emango dion lan bat.

Abestiak sortzerakoan, zein izan zen zuen inspirazio iturria?

Asko inspiratzen gaitu naturak, inguratzen gaituen munduak, gauza txikiek…

Nolakoa izan zen diskoa osatzeko prozesua?

Ekoizpen prozesua oso bizia izan zen. Urtebetez aritu ginen diskoa osatzeko lanetan, eta Steve Dub elektronika produktoreareak kolaboratu zuen gurekin. Hark lagundu zigun lanari nahi genuen itxura ematen.

Jarraitu elkarrizketa irakutzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.