Dozenaka herritar Sanagustinen, Greziako errefuxiatuen egoeraren inguruko solasaldian

Uztarria.eus 2017ko ots. 16a, 12:07

Begoña Huarte eta Amaiur Martinez ekintzaileek hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekinek antolatuta. Jende ugari izan zen solasaldian, eta Greziako errefuxiatuen egoera, horiei erakutsitako elkartasunaz eta desobedientzia izan zituzten hizpide hizlariek. Bertaraturakoen galderei erantzuteko tartea ere hartu zuten. 

Orain, Elkar-ekinen helburua da errefuxiatuen gaia landuko duen lantaldea osatzea. Horretarako jarri dute hitzordua: otsailaren 22a, 19:00etan Sindikatu Zaharrean.