Go!azen antzezlana ikusteko azken sarrerak Sanagustin kulturgunean jarri dituzte salgai

Uztarria.eus 2017ko ots. 15a, 14:16

Pertsona bakoitzak sei sarrera erosteko aukera izango du gehienez, eta sarrerako sei euro ordaindu beharko da.

ETB 1eko Go!azen telesailaren antzezlana eskainiko dute Soreasu antzokian, otsailaren 25ean. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 11:00etan eta bestea 13:00etan. Aurreneko emanaldirako sarrerak agortuta daude, baina bigarrena ikusteko sarrerak gelditzen dira oraindik. Horiek Sanagustin kulturgunean eskuratu daitezke, sei euro ordainduta. Pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera eros ditzake. 

Astelehenean jarri zituzten salgai sarrerak Soreasu antzokiko leihatilan eta kulturaz.eus webgunean, eta Ilara luzea osatu zen Soreasu parean, leihatila ireki baina pare bat ordu lehenago.