Irudikoa ez da atzo goizeko idatzia. Horrela dago aspalditik Loiolako semaforo zaharretan, gaztelania hutsean, oinezkoek errepide nagusia gurutzatzeko sakatu beharreko botoien gainean; eta argazkia Uztarriara bidali duen herritarrari deigarria egin zaio mezuak horrela jarraitzea, erdaraz bakarrik. Jarri berriago dituzten semaforoetan ez dago halakorik eta guztietan, zaharretan zein berrietan, ele bitan idatzitako beste mezu batzuk ere ageri dira.