Baigerak ibilaldia antolatu du zapaturako

Uztarria.eus 2017ko ots. 14a, 14:40
Baigerako kideek AƱanako gesaltzara egin zuten ibilaldiko irudia.

Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea izango da egingo duten bidea. Izen-ematea zabalik da, eta osteguna izango da horretarako azken eguna. 

Ibilaldia antolatu du Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak zapaturako, otsailaren 18rako. Arroa Errekatik Olaberria joango dira, handik Aitzara eta Arroa Behean emango diote amaiera txangoari. Hamaiketakoa, berriz, Arroako elkartean egingo dute.

Irteerarako hitzordua 08:50ean jarri dute, anbulatorio aurrean. Lineako autobusa hartuko dute han, eta itzulera ere autobusean egingo dute, 13:45ean. Ibilaldira joaten direnek, bakoitzak bere bidaia ordaindu beharko du.

Ibilaldira joateko izena eman behar da aurrez Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era. Izen-ematearen prezioa 8 eurotakoa da, eta horretarako azken eguna osteguna, hilak 16, izango da.