Fuel Fandangoren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko ots. 14a, 13:36

Sarreren zozketan parte hartzeko, Aurora albuma taldearen zenbatgarrena den bidali beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Fuel Fandangok kontzertua eskainiko du zapatuan, otsailaren 18an, Sanagustin kulturgunean 23:00etan hasita. Aurora Winter Tour biran izango dira Sanagustinen, flamenkoa eta elektronikaren arteko fusio dantzagarria eskaintzen. Emanaldi horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkide direnen artean.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Fuel Fandangoren zenbatgarren almuba da 'Aurora'?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, hilaren 17ko, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.