Amaitzear daude Dinamoko serigrafia tailerrean parte hartzeko plazak

Uztarria.eus 2017ko ots. 14a, 11:31

Martxoan zehar eskainiko dute ikastaroa, asteazkenetan eta zapatuetan. Izen-ematea dinamoa.eus webgunean egin daiteke.

Otsaila iristearekin batera, martxoan abiatuko den serigrafia tailerraren berri eman zuen Dinamoak, eta izen-emateak oso erantzun ona izan du; izan ere, ikastaroan aritzeko plazak amaitzear daude. Gehienez 15 pertsonak har dezakete parte, eta bost plaza soilik gelditzen dira. Izen-ematea 20 euro ordaindu behar da, eta dinamoa.eus webgunean egin daiteke.

Saioak martxoaren 1etik 25era eskainiko dituzte, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 09:00etatik 13:00etara. Eskolak Alaitz Alberdik eta Mikel Alberdik emango dituzte, Dinamoan (Soreasu antzokiaren ondoan) eta Naiart dendan.