Aitor Zubizarreta omendu dute Boisen

Uztarria.eus 2017ko ots. 13a, 10:12

Joan den zapatuan, otsailaren 11n, Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalari azpeitiarra omendu zuten Boisen (Idaho, AEB). Hamazortzi urterekin joan zen Zubizarreta Portlandera (Oregon, AEB) saskibaloian aritzera eta ikastera, eta aurtengoa ikasketen azken urtea da. Gaur egun, Idaho Collegeko joko antolatzailea eta eskolta da azpeitiarra, eta zapatu gauean hura omendu zuten Idaho College taldeak ospatu zuen euskal gauaren barruan. Zubizarretak sare sozialetan azaldu duenez, bere bizitzako "egunik berezienetako bat" izan zen zapatukoa, eta eskerrak eman dizkie hori posible egin zuten guztiei.