Oihana Unanue: "Barruko arra asetzeko hasi nintzen palan"

Goierriko Hitza 2017ko ots. 10a, 17:09
Oihana Unanue. (Goierriko Hitza)

Emakumeen Master Cup txapelketaren kanporaketa jokatuko da Zumarragan igandean. Eliteko pilotariak lehiatuko dira bertan, horien artean Ordizian bizi den Oihana Unanue (Azpeitia, 1980). Elkarrizketa egin diote Goierriko Hitza-n.

Noiz hasi zinen palan jokatzen?

Txiki-txikitatik nuen gustuko, eta txikitatik jokatu izan dut. Adineko neskek panpinekin jolasten zuten bitartean, kiroletan aritzen nintzen ni, pilotan edo erraketarekin batez ere. Eskolan, gela berean bazeuden beste bi-hiru neska nire gustu berdinak zituztenak eta denak elkartzen ginen. Udan, adibidez, goizero-goizero joaten ginen frontoira, eta mela-mela eginda bukatzen genuen izerditan. Garai hartan gu ginen horretan aritzen ginen neska bakarrak.

Partidarik jokatzen al zenuten orduan?

Pilota elkartean 10-11 urterekin eman nuen izena, beste neska batzuekin batera. Han bai, txuriz jantzi eta mutilekin batera lehiatzen ginen. Bi urtetan edo, horrela ibili ginen, nesken arteko txapelketarik ez baitzegoen.

14 urterekin utzi nuen pilota. Mutilekin alde handia zegoelako; indar gehiago zuten haiek eta horrek ez zuen gehiegi animatzen. Futbolean aritu nintzen ondoren 11 urtez. Baina 25 urterekin berriz ere bueltatu nintzen pilotaren mundura. Palan jokatzen hasi nintzen. Barruan nuen arra asetu beharra nuen.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitza-ren webgunean.