Zabalik dago XIII. Izarraizko mendi lasterketan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko ots. 10a, 13:39
Iazko Izarraitz mendi lasterketako argazkia.

Apirilaren 29an jokatuko da Izarraizko txokoetan barrena egiten den mendiko proba. Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin behar da.

Izarraizko mendi lasterketan izena emateko epea zabalik da. Gaur, ostirala, 10:00etan ireki dute izen-ematea www.kirolprobak.com atarian. Aurtengo edizioa XII.a da, eta apirilaren 22an jokatzea aurreikusita bazegoen ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, astebete atzeratu dute data. Beraz, apirilaren 29an izango da aurtengo Izarraizko mendi lasterketa.

Urtero Izarraizko txokoeten barrena egiten den mendiko proba da Izarraizko Mendi Lasterketa. Antolakuntzaren ardura Lagun Onak Mendi Bazkunaren eta Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren artean txandakatzen da, eta aurtengo lasterketaren antolakuntza Anaitasunari egokitzen zaio.