Astelehenean jarriko dituzte salgai 'Go!azen' ikuskizunerako sarrerak

Uztarria.eus 2017ko ots. 10a, 12:06

Sarrerak Soreasu antzokiko leihatilan eta kulturaz.eus webgunean erosi ahal izango dira, 17:30etik 19:00etara bitartean. Pertsona bakoitzak sei sarrera erosteko aukera izango du gehienez, eta sarrerako sei euro ordaindu beharko da.

ETB 1eko Go!azen telesailaren antzezlana eskainiko dute Soreasu antzokian, otsailaren 25ean. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 11:00etan eta bestea 13:00etan, eta antzezlana ikusteko sarrerak astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai. Soreasuko leihatilan eta kulturaz.eus webgunean eskuragarri izango dira sarrerak, 17:30etik 19:00etara bitartean soilik. Interneten, guztira 200 sarrera jarriko dituzte salgai, 100 ikuskizun bakoitzerako. 

Pertsona bakoitzak sei sarrera erosteko aukera izango du gehienez, eta sarrerako sei euro ordaindu beharko da. Kultur bonoa dutenek, sarrera bat erdi prezioan erosteko aukera izango dute.