Zuriñe Hidalgo: "Lurrikara bat naiz oholtza gainean zein behean"

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 9a, 17:22
Zuriñe Hidalgo. (Galder Izagirre / Gaztezulo)

Hesian musika taldeak kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean larunbatean, Guda Dantza taldearekin batera. 23:00etan hasiko dira emanaldiak.

Azpeitian aurrez izandakoak badira ere, lehen aldiz ariko dira Sanagustin kulturgunean Hesianeko musikariak. Larunbatean emango dute kontzertua, eta Hesian azken diskoa aurkeztuko dute. Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) abeslaria gogotsu dago.

Zer moduzko publikoa da Azpeitikoa?

Oso ona. Ez dakit duela zenbat urte egon ginen Azpeitian, baina oso oroitzapen onak ditut. Agian, hori esateagatik batzuek gaizki begiratuko didate, baina Azpeitian eta Azkoitian, bietan egon gara askotan, eta bietan beti izan da giro oso polita.

Disko berriko aurkezpen kontzertua izango da larunbatekoa. Zer-nolako harrera izaten ari da azken lana?

Momentuz, ona. Durangoko Azokan izan ginen, hiru kontzertu eman ditugu... Eta, ikusi dugunagatik, badirudi harrera ona izaten ari dela. Baina uste dut oraindik goiz dela esateko, pixka bat gehiago itxarotea gustatzen zait: jendeari bere denbora ematea diskoa entzuteko, kantak barneratzeko... Uste dut udaberri edo uda aldera ikusiko dugula nolako harrera izan duen.

Zer berezitasun du diskoak?

Nahiko gorabeheratsua da. Ez zentzu txarrean, estilo ezberdinetako abestiak dauzkalako baizik. Agian, lan egiteko eragatik izan daiteke; izan ere, kasu honetan, Franek egin ditu bere kantuak, nik egin ditut nireak, eta gero elkarrekin jarri ditugu. Besteetan, nik ekartzen nuen ideia eta bion artean ematen genion forma, baina oraingoan ez da horrela izan. Horregatik sortu da horrelako potpourri bat, eta horregatik da diskoa berezia, ezberdina edo nik esaten dudan moduan, noria bat. Dauzka sekulako beherakadak eta gorakadak...

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.