Kimaketa ikastaroa eskainiko dute Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus | Besterik | Artikulua
2017-02-09 11:08

Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta hilaren 15ean eta 17an eskainiko dituzte. Izen-ematea 5 euro ordaindu beharko da.

Kimu Bat Gardenek kimaketa ikastaroa antolatu du otsailaren 15erako eta 17rako. Hilaren 15ean, asteazkena, bi orduko ikastaroa eskainiko dute, 18:00etatik 20etara. Hilaren 17an, aldiz, 15:00etatik 19:00etara eskainiko dituzte eskolak. Saio guztiak Urrestillara bidean dagoen Kimu Bat Gardenen egingo dituzte.

Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefonora deituta. Izen-ematea 5 euro ordaindu beharko da. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa